Correos Express izango da 2021eko Donostiako Klasikoa lasterketaren bazkide logistikoa eta babesle nagusia

  • Correos taldearen filialak talde onenari saria ere babestuko du
  • Bi kamioi zurrun, hiru trakzio kamioi eta lau trailer jarriko ditu lasterketaren zerbitzura lehian beharrezkoa den material oro garraiatu ahal izateko.

Correos Expressek -Correos taldeko premiazko paketeria filialak- salgaien garraioan duen esperientzia 2021eko Donostiako Klasikoa lasterketaren zerbitzura jarriko du; izan ere, uztailaren 31n ospatuko den lasterketaren babesle nagusi eta bazkide logistikoa izango da.

Hala, premiazko paketeria konpainiak bi kamioi zurrun, hiru trakzio kamioi eta lau trailer jarriko ditu txirrindulariekin batera lasterketa osoa egin dezaten; ekitaldia antolatzeko beharrezko material guztia garraiatzeko erabiliko dira. Horrez gain, eguneko talderik onena ere babestuko du, Correos Express garaikurra entregatuz.

“Plazera izan zen Itzulian Correos Expressekin lan egitea eta Donostiako Klasikoan berriz ere haiekin kontatzea bikaina da. Lasterketa osoa mugitzea, baita egun bakarreko lasterketen kasuan ere, odisea handi bat da logistikari dagokionez, baina profesionalekin dena errazagoa da”, azaldu du Julian Eraso OCETAko presidenteak.

Donostiako Klasikoaren 2021eko edizioak 224 kilometroko ibilbidea izango du; lehen tartea Gipuzkoako kostatik egingo du, eta, bigarren tartea berriz, menditsua izango da, Jaizkbel, Erlaitz eta Murgil mendietara igoko baita. Halaber, 25 talde parte hartzaile izango dira, eta UCI World Tourreko 19 taldeez gain UCI ProTeams sei talde ere izango dira bertan: Team Arkéa-Samsic, Team TotalEnergies, Caja Rural-Seguros RGA, Burgos-BH, Euskaltel-Euskadi eta Kern Pharma taldea.

Aurten, 2021ean Correos Expressen presentzia izango duen bosgarren txirrindularitza lasterketa izango da honako hau; izan ere, bazkide logistikoa eta babesle nagusia izan da Volta a Catalunya lasterketaren 100. edizioan, Itzulia Basque Country eta Vuelta Asturias lasterketetan, baita Alacanten ekainean ospatutako Espainiako Errepide Txirrindularitzako Txapelketako logistika operadore ofiziala ere. 

Correos Expressi dagokionez

Correos Express Correos taldearen premiazko bidalketen filiala da Iberiar penintsulan; delegazio propioetan oinarritutako negozio ideiaren aldeko apustua egin du, eta horrek malgutasun eta kalitate maila altua eman dio enpresari kudeaketari dagokionez. Konpainiak, orotara, 68 delegazio ditu (57 Espainian eta 11 Portugalen). Horrez gain, Correos taldearen babesarekin, merkatuko kapilaritate handieneko sarea du; horri esker, Espainiako 8.000 udalerritan baino gehiagotan egunero ematen du zerbitzua.

Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoaren logistika bazkide eta babesle nagusi berria Echemar izango da
Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa lasterketek dagoeneko badauzkate 2024rako data ofizialak
Remco Evenepoel nagusitu da berriz ere Donostiako Klasikoan eta Marino Lejarreta berdindu du edizio gehien irabazi dituen txirrindulari modura