Euskotren Donostiako Klasikoaren babeslea izango da

  • Emakumeen eta gizonezkoen Klasikoan Euskotren Sari Berezia izango da 
  • 2021eko Klasikoko emakume eta gizonezko irabazleei garaikurrak emango dizkie.

Donostiako Klasikoa lasterketaren emakumeen zein gizonezkoen Sari Bereziaren babesle berria Euskotren izango da, garraioen operadore liderra Euskadin.  Akordio berri honi esker emakumeen eta gizonezkoen lasterketa finkatu egingo da World Tour egutegian.

Hala, garraio konpainiak Euskotren Sari Berezia emango die emakume eta gizonezko irabazleei Donostiako Boulevardeko podiumean.

“Guretzat hunkigarria da etxeko erakundeek txirrindularitzan sinestea, bai kirol gisa, bai garraiobide gisa.  Lasterketak antolatzerakoan garrantzitsua da tokiko babesak izatea; bertako babesle, kolaboratzaile eta zalerik gabe ezinezkoa izango litzateke mundu osoan ikusten diren lasterketa hauek antolatzea” azaldu du Julián Eraso OCETAko presidenteak.

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak adierazi duenez, “Euskadin txirrindularitzaren inguruko zaletasun handia dago; zaletasun horrek kirol esparrua gainditu du eta mugikortasun jasangarriaren modu eta bizitza ohitura osasungarri bihurtu da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzatik defendatzen duguna. Horregatik, ezinbestekoa da bizikleta ikusarazten duten horrelako lehiaketei berriz ere heltzea, bizikleta kirol zein garraiobide gisa ikusaraztea eragiten baitute.”

Horrenbestez, uztailaren 31n Euskotren bertan izango da, 224 kilometro eta, emakumeen bertsioan, 139 kilometro egingo dituen Donostiako Klasikoaren 40. edizioan, hain justu ere. 

Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoaren logistika bazkide eta babesle nagusi berria Echemar izango da
Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa lasterketek dagoeneko badauzkate 2024rako data ofizialak
Remco Evenepoel nagusitu da berriz ere Donostiako Klasikoan eta Marino Lejarreta berdindu du edizio gehien irabazi dituen txirrindulari modura