Remco Evenepoelek historia egin du Donostiako 4. Klasikoa irabazita 

Donostiako Klasikoak 45. edizioa bete du, eta lehen mailako txirrindulariak elkartu ditu.   Besteak beste, faborito nagusia, Remco Evenepoel (RBH, 21), historia egiteko gogoarekin agertu da irteeran. Ez zuen erraz izango, Julio Ciccone (LTK, 1), Richard Carapaz (EFE, 31) eta Jonathan Narvaez (UEX, 44) alboan izanda. Gaur, Klasikoan azkenengoz parte hartu dute Pello Bilbaok (TBV, 191), Ion Izagirrek (COF, 101), Nairo Quintanak (MOV, 165) eta Bauke Mollemak (LTK, 5).   Etaparen hasiera-hasierako metroetan […]

Noiz eta non da taldeen aurkezpena?

Larunbat honetan, abuztuaren 1ean, Donostiako Klasikoaren 45. edizioa izango da. Aurreko egunean, taldeen aurkezpena egingo da.   25 taldek, bakoitzean 7 txirrindulari daudela, desfilea egingo dute Donostiako udaletxearen aurrean, Kontxako badia atzealdean dutela.     18:30etik aurrera, zaleek aurrez aurre ikusi ahal izango dute Donostiako Klasikoan parte hartuko duten 175 txirrindularien aurkezpena.  

2026ko Donostiako Klasikoaren aurkezpen ofiziala egin da 

Gaur, uztailaren 28an, Donostiako udaletxean, 2026ko Donostiako Klasikoaren aurkezpen ofiziala egin da. Bertaratutakoen artean, honako hauek nabarmendu dira: Jon Insausti, Donostiako alkatea; Iñaki Gabarain, Donostiako Kiroletako zinegotzia; Goizane Álvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru-diputatua; Gorka Iturriaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria; Izaskun Vazquez, FCCko zerbitzuburua eta LAPeko goi-mailako teknikaria; eta Javier Riaño, OCETAko presidentea.   Ekitaldian, 45. edizioaren […]

2026eko Donostiako Klasikorako baieztatutako taldeak 

Donostiako Klasikoaren 45. edizioan, 18 UCI World Team taldeek parte hartuko dute:  UCI sailkapena dela eta, 3 taldek izango dute Klasikoan parte hartzeko aukera, eta hiruak egongo dira aurtengo edizioko irteeran:  Horrez gain, antolatzaileek beste 4 talde gonbidatu dituzte:  25 taldeak Donostiako Klasikoaren 45. edizioan lehiatuko dira, eta, guztira, 175 txirrindulari podiumeko leku garaienera igotzeko borrokatuko dira abuztuaren 1ean […]

Dena prest 45. Donostiako Klasikorako

45. Donostiako Klasikoa jada prest dago datorren 2026ko abuztuaren 1ean, larunbata, mundu osoko txirrindularien elitea bilduko duen aurtengo ediziorako. Euskadiko nazioarteko txirrindularitzaren hitzordu handiak, oraingoan ere, ibilbide zail eta ikusgarria eskainiko du, WorldTour pelotoiko korrikalari onenetako onenari garaipena emango diona.  Aurreko edizioetan bezalaxe, lasterketak Donostiako Bulebarrean izango ditu irteera eta helmuga; horrela, hiriko toki ospetsuenetako bat milaka […]

Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa 2026ko datak baieztatu dira 

Itzuliaren antolakuntzak ofizialki iragarri ditu datorren denboraldiko bere hiru proba nagusien datak. Denboraldia Itzulia Basque Country lasterketarekin hasiko da, apirilaren 6tik 11ra bitartean, WorldTour egutegiko lasterketa entzutetsuenetako batean nazioarteko talde onenak bilduz.  Lasterketa profesionalaren ondorengo egunean, zaleek aukera izango dute esperientzia barrutik bizitzeko Itzulia Basque Challenge lasterketa herrikoiarekin, Itzuliaren marcha zikloturista ofiziala, apirilaren 12an ospatuko […]

Giulio Cicconek 2025eko Donostiako Klasikoa irabazi du

Azkenean, Donostiako Klasikoaren 44. edizioa iritsi da. Taldeek atzo egindako aurkezpenean bizitako giro paregabearen ostean, lasterketaren eguna heldu da. Donostiako Klasikoko indarreko irabazlea faborito nagusien artean zegoen beste txirrindulari batzuekin; esate baterako, Juan Ayuso (UAD, 12), Isaac Del Toro (UAD, 15) Primoz Roglic (RBH, 54) edo Oscar Onley (TPP, 141), besteak beste.   Lasterketaren hasieran, hainbat […]

2025eko Donostiako Klasikoaren aurkezpen ofiziala egin da 

Gaur, uztailaren 29an, Donostiako udaletxean, 2025eko Donostiako Klasikoaren aurkezpen ofiziala egin da. Bertaratutakoen artean, honako hauexek nabarmendu dira: Eneko Goia, Donostiako alkatea; Iñaki Gabarain, Donostiako Kiroletako zinegotzia; Goizane Álvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru-diputatua; Izaskun Vazquez, FCCko zerbitzuburua zein LAPeko goi-mailako teknikaria; eta Javier Riaño, OCETAko presidentea.   Ekitaldian bertan, ibilbide ofizialak […]

2025eko Donostiako Klasikorako baieztatutako taldeak

Donostiako Klasikoaren 44. edizioan, 18 UCI World Team taldeek parte hartuko dute:  UCI sailkapena dela eta, Klasikoan parte hartzeko aukera zeukaten 3 taldeetatik batek baino ez du lasterketara etortzea erabaki:  Horrez gain, antolatzaileek beste 5 talde gonbidatu dituzte:  24 taldeak Donostiako Klasikoaren 44. edizioan lehiatuko dira, eta, guztira, 168 txirrindulari podiumeko leku garaienera igotzeko borrokatuko […]

Dena prest 2025eko Donostiako Klasikorako: ibilbide ofiziala Murgileko igoera berreskuratu du  

Donostiako Klasikoaren 44. edizioa motorrak berotzen ari da. Euskadiko nazioarteko txirrindularitzako hitzordu handia 2025eko abuztuaren 2an, larunbata, izango da, eta, berriro ere, WorldTour tropeleko txirrindulari onenak bilduko ditu oso ibilbide gogorrean. Aurten, gainera, Murgilerako igoera adierazgarria berreskuratuko da helmugara heldu baino lehenagoko tarte erabakigarri moduan.  Aurreko edizioetan bezala, lasterketa Bulebar donostiarrean hasi eta amaituko da, […]