clásica san sebastian
2024-08-10

Donostiako Klasikoaren 2023ko ibilbide ofiziala aurkeztu da

  • Klasikoak ibilbide desberdina izango du 
  • 230,3 kilometro oso gogorreko ibilbidea izango da, tartean 7 mendate puntuagarrirekin 

2023ko edizioak iazko probaren ibilbide desberdina izango du 

Lasterketako antolakuntzak gaur aurkeztu du Donostiako Klasikoaren 2023ko ibilbide ofiziala. Aurtengo ediziorako proposatutako trazadura iazkoaren desberdina da, 230,3 km eta 7 mendate puntuagarrirekin. Protagonista handiak Jaizkibel, Erlaitz eta, nola ez, Murgil (bi aldiz) izango dira.  

Txirrindulariek 7 mendate puntuagarri osatu beharko dituzte; Meaga (hirugarren kategoria) eta Iturburu (bigarren kategoria), esaterako, hasierako kilometroetan aurkituko dituzte. Ondoren etorriko dira Alkiza (hirugarren kategoria), Jaizkibel (bigarren kategoria) eta Erlaitz (lehen kategoria)  helmugako lerroa igaro aurretik igo beharko dituzte. Mendizorrotz (bigarren kategoria) eta Murgileko (bigarren kategoria) lasterketako azken mendateak izango dira. 

Edizio honetan bitarteko bi esprint izango dira; hain zuzen ere,  helmugatik lehen aldiz igarotzean, Donostiako Boulevardean eta Usurbilen. 

25 talde 2024ko Donostiako Klasikoko irteeran egongo dira
2024ko Donostiako Klasikoak badu ibilbide ofizialik 
Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoaren logistika bazkide eta babesle nagusi berria Echemar izango da