Donostiako Klasikoaren 2022ko ibilbide ofiziala aurkeztu da

  • Klasikoak 2021eko ibilbide bera izango du
  • 224,8 kilometro oso gogorreko ibilbidea izango da, tartean 6 mendate puntuagarrirekin

2022ko edizioak iazko probaren ibilbide bera izango du

Lasterketako antolakuntzak gaur aurkeztu du Donostiako Klasikoaren 2022ko ibilbide ofiziala. Aurtengo ediziorako proposatutako trazadura iazkoaren berdina da, 224,8 km eta 6 mendate puntuagarrirekin. Protagonista handiak Jaizkibel, Erlaitz eta, nola ez, Murgil izango dira.

Txirrindulariek 6 mendate puntuagarri osatu beharko dituzte; Azkarate (hirugarren kategoria) eta Urraki (bigarren kategoria), esaterako, hasierako kilometroetan aurkituko dituzte. Ondoren etorriko dira Alkiza (hirugarren kategoria), Jaizkibel (bigarren kategoria) eta Erlaitz (lehen kategoria) helmugako lerroa igaro aurretik igo beharko dituzte, Murgileko (bigarren kategoria) aldapa gogorretarantz jo baino lehen.

Edizio honetan bitarteko bi esprint izango dira; hain zuzen ere, Hondarribian eta helmugatik lehen aldiz igarotzean egongo dira, Donostiako Boulevardean.

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Marc Hirschik irabazi du 2024ko Donostiako Klasikoa, bere lehen txapela