2021eko Donostiako Klasikora gonbidatutako taldeak

Aurten, 25 talde parte-hartzaile eta, guztira, 175 txirrindulari izango ditu Klasikoak.

Donostiako Klasikoko antolatzaileek gonbita bidali diete UCI ProTeams taldeei. Edizio honetan, oso zaila izan da talde gonbidatuak aukeratzea. Lehia handia denez eta txirrindulari berriak daudenez, zaila izan da aukeratzea.

19 UCI World Tour taldeek ez ezik, 6 UCI ProTeams taldek ere parte hartuko dute:

  • Team Arkea – Samsic
  • Team TotalEnergies
  • Caja Rural-Seguros RGA
  • Burgos-BH
  • Euskaltel-Euskadi
  • Kern Pharma Taldea

“UCI ProTeams taldeek euren ahalmen osoa erakutsi zuten Itzulian, eta zer egiteko gai diren erakusten lagunduko diegu betiko moduan. Beste urte batzuetan bezala, jakin badakigu guztiek lanak emango dituztela”, adierazi du Julián Erasok. 

Equipos invitados a la Clásica San Sebastián 2021
Itzulia Basque Countryk, Itzulia Womenek eta Donostiako Klasikoak badituzte 2023rako data ofizialak
Remco Evenepoel nagusitu da berriz ere Donostiako Klasikoan
Taldeen aurkezpen ordena