Neilson Powlessek eskuratu du Donostiako Klasikoaren 40. edizioko txapela

  • Neilson Powlessek lehen aldiz lortu du txapela euria protagonistatzat izan duen edizio honetan
  • Faboritoek luzeegi itxaron dute beren kartak erakusteko

Donostiako Klasikoaren 40. edizioa eraso saiakerekin hasi da, Getariatik igarotzerakoan; hala ere, jardunaldiko lehen zailtasun menditsuan iritsi da 16 txirrindularik osatutako taldearen ihesa, tropelari 4 minutuko aldea ateraz.

Multzo nagusiak kontrolari eutsi dio Jumbo-Visma, Deceuninck-QuickStep eta Ineos-Grenadiers taldeekin, distantziak kontrolatuz. Ihesaldia Jaizkibelek hautsi du, eta Javier ROMO (36, APT) lasterketako lider gisa geratu da, bakarrik. Orduan murriztu dira tropelarekiko distantziak. Euria dela-eta talde guztiek hasi nahi izan dute beherakada lasterketa buruan.

Euriaren ondorioz beherakada arriskutsua egin ondoren, tartean Bora-Hansgrohe taldeko hiru txirrindulari inplikatu dituen erorikoarekin, Erlaitzera igotzeari ekin diote, Javier ROMOrekiko minutu bateko aldea zutela; orduan Mikel Landa (122,TBV) eta Simon CARR (93, EFN) saiatu dira, eta alde txikia lortu dute. Simon CARRek (93, EFN) atzean utzi du Landa, tropelarekiko 15” eta 30” arteko distantzia lortzeraino.

Tropelak Landa harrapatu du eta beheranzkoan lau txirrindularik tartea irekitzea lortu dute: Matej MOHORIC (126,TBV), Neilson POWLESS, (97, EFN), Mikkel HONORÉ (5, DQT) eta Lorenzo ROTA (195, IWG). Helmugara iristeko 24 kilometro falta zirela, lasterketa burua berriz ere elkartu da bostekoa sortuz eta tropelari 50 segundoko aldea ateraz. Murgilera minutu bateko distantziarekin iristea lortu du lasterketa buruak, eta horrekin aski izan dute lasterketa haien artean erabakitzeko. Neilson POWLESSek (97, EFN) mendate hasieran egin du eraso, eta unerik latzenean Matej MOHORICek (126,TBV) erritmoz aldatu du eta, Mikkel HONORÉrekin batera (5, DQT), Education-Nippo taldeko txirrindularia harrapatu dute. Beheranzko bidean Lorenzo ROTAk (195, IWG) lasterketa buruan sartzea lortu du. Beherakada bukatzean, Mikkel HONORÉ (5, DQT) eta Lorenzo ROTA (195, IWG) eroriko arriskutsu batean izan dira, eta, horri esker, Neilson POWLESSek (97, EFN) eta Matej MOHORICek (126,TBV) denbora tartea ateratzea lortu dute; azkenean Mikkel HONORÉ (5, DQT) ere taldean sartu da.

Azkenean, 2021eko Klasikoa sprintean ebatzi da, eta Neilson POWLESSek eskuratu du (97, EFN), foto finish argazkian Matej MOHORIC (126,TBV), bigarrena, eta Mikkel HONORÉ (5, DQT), hirugarrena, lagun dituela.

Neilson Powless se lleva la txapela de la 40 edición de la Clásica San Sebastián
@CharlyLópez
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Marc Hirschik irabazi du 2024ko Donostiako Klasikoa, bere lehen txapela
FCCk eta Serbitzuk Donostiako Klasikoa babesten jarraituko dute aurten ere