Hala, markak bat egingo du txirrindularitzako lasterketaren 40. urteurrenarekin; aurten uztailaren 31n jokatu da Donostian eta Gipuzkoa inguruetan
Markaren izenean Saleta Castro triatleta eta KASeko tokiko enbaxadoreen taldeko kidea arduratuko da emakume euskaldunik onenaren eta gizon euskaldunik onenaren garaikurrak banatzeaz
KASek txirrindularitza denboraldia babesten jarraitzen du eta, horren haritik, Donostiako Klasikoa lasterketaren freskagarri ofiziala eta babesle nagusia izango da, Klasikoa izenez ezagutzen den lasterketan, hain zuzen ere. Freskagarrien marka Euskadikoa da sortzez, eta aukera paregabe honetarako emakume euskaldunik onenaren eta gizon euskaldunik onenaren garaikurrak birdiseinatuz eta banatuz ospatuko du erreferentziazko lasterketa honen 40. urteurrena.
Probak amaitzerakoan ongien sailkatutako euskal emakume eta gizonezko txirrindulariei saria emateaz Saleta Castro eliteko triatleta arduratuko da, KASeko enbaxadorea den aldetik. āEspainia iparraldekoak garenontzat txirrindularitza tradizioa eta geure kulturaren parte da eta, hortaz, benetan ohore handia da niretzat KAS talde berriaren parte izatea eta kirol honen alde egindako apustuan marka hau ordezkatzeaā azaldu du abentura raidetan Espainia mailako txapeldunordeak.
āGuretzat Donostiako Klasikoa babesteak oso geurea den zerbaitekin berriz ere konektatzea dakar, txirrindularitza halaxe bizi baitugu geurean, 2021eko Euskal Herriko Itzuliarekin edo Itzulia Basque Country lasterketarekin egin genuen bezala. Saletaren eskutik emakume euskaldunik onenaren eta gizon euskaldunik onenaren sariak banatzea ideia bikaina iruditu zaigu eta, gainera, une historiko hau baliatuz garaikurrak birdiseinatuko dituguā azaldu du, bestalde, Natalia Suazok, Europa Hego-mendebalderako Edarien kategoriako zuzendariak.
āZoragarria da Euskadin jaio eta etxeko baloreak ordezkatzen dituzten marken babesa jasotzea. KAS Itzulian sartzea oso albiste ona izan zen, eta kolaborazioa Donostiako Klasikoan handitu dela ikustea benetan garrantzitsua da guretzat zein txirrindularitzarentzatā azaldu du Julian Erasok, OCETAko presidenteak.
Garaikur berria txirrindularitzaren historian
Aurten, Donostiako Klasikoko emakume euskaldunik onenaren eta gizon euskaldunik onenaren garaikurrek diseinu paregabea izango dute; hala, ongien sailkatutako euskal emakume eta gizonezko txirrindulariak sarituko dira. Izan ere, 18 x 20 zentimetroko dimentsioa eta txapa forma izango du, eta, hala, KASek txirrindularitzaren munduari egindako legatua omenduko da; markaren kolore hori mitikoaren gainean āKAS MUY NUESTROā jarriko du, kolore urdinez.
KASek bat egin du Klasikoaren 40. urteurrenaren ospakizunarekin
Lasterketak 40 urte betetzen dituen honetan, KAS Donostiako Klasikora itzuli da. PepsiCo taldeko markak lanean jarraitzen du txirrindularitza lehiakorra publikoari hurbiltzeko, kirol honekin duen loturak nostalgia gainditu eta bizirik jarraitzen duela erakutsiz.
KAS taldea 1958an sortu zen Gasteizen, eta estatu mailako txirrindularitzaren historiaren parte bihurtu zen, hiru hamarkadaz team horiak lorpen izugarriak eskuratu baitzituen. Harrezkero osatutako legatu gainean lanean jarraitzen du konpainiak, eta horren froga dira, besteak beste, Joseba Belokik, BeƱat Intxaustik, Saleta Castrok eta Ibon Zugastik osatutako tokiko enbaxadoreen taldea osatu izana edota Itzulia eta Klasikoa eta 2021eko txirrindularitza egutegian kokatutako gainerako ekimenak babestu izana.
PepsiCori dagokionez
PepsiCo produktuak mila milioi aldiz baino gehiago hartzen dira egunean mundu osoko 200 herrialde eta eskualdetan baino gehiagotan. PepsiCo konpainiak 70.000 milioi dolar baino gehiagoko salmenta garbia lortu zuen 2020an, elikagai eta edarien portafolio osagarri bati esker, besteak beste, Frito-Lay, Gatorade, Pepsi-Cola, Quaker, Tropicana eta SodaStream barne hartuz. PepsiCo konpainiaren produktuen gama oso anitza da; urteko salmentetan 1.000 milioi dolar baino gehiago eragiten dituzten 23 marka nabarmendu behar dira.
PepsiCo konpainiaren ikuspegi berria āedari eta elikagai komenigarrietan mundu mailako lider izateaā da, āhelburu batekin irabazizā; merkatuan modu jasangarrian irabazteko eta helburua gure negozioaren alderdi guztietan integratzeko anbizioa islatzen du.