clásica san sebastian
2024-08-10

Etapa 1

Donostia – Donostia

2022ko edizioko ibilbidea 224 km-koa izango da. Klasikoaren lehenengo zatian, Gipuzkoako kostalde osoa zeharkatuko da, eta, gehienbat, laua da. Ihesaldirako eremu ona den arren, lehia handikoa izango da.

Lasterketaren bigarren zatian, mendia agertuko da, Jaizkibeletik (2. mailakoa) eta Erlaitzetik (1. mailakoa) igarotzean. 2 igoera horietan, belarra banatuko da lastotik, eta indartsuenek zeresan handia izango dute lasterketaren bilakaeran. Txirrindulariak helmugatik igaroko dira Murgilerako (2. mailakoa) azken igoerari ekin baino lehen. Igoera laburra den arren aldapa gogor-gogorrak dituenez, taldea iragaziko du ezinbestean. Gailurretik, 8 kilometro-edo geratuko dira helmugarako, eta, horren ondorioz, oso garrantzitsua da ondo lekuratuta igotzen hastea. Igeldotik jaitsitakoan, gogoz helmugaraino.”

Roberto Laiseka

 

Lasterketa iruditan

Horrela izan zen lasterketa

TURISMO INFORMAZIOA

Irteera

Donostia

Donostia hiriko kaleetan paseatzera, naturaguneak ezagutzera, bertako museoetan, tabernetan… sartzera gonbidatzen duen hiria da. Donostiarrok jende abegitsua gara, gure hiria maite dugu eta, modu jasangarrian, hiria ezagutzera eta bertako txokoetan, kulturan eta tradizioetan barneratzera animatzen zaituztegu.

Hiri honek eskaintzen duenaren erakusgarri argiak eta funtsezkoak diren Kontxa eta Zinemaldia baino askoz ere gehiago baita Donostia. Eta, gainera, hondartzak, eskaintza gastronomiko paregabea, bertako kultura, ingurune naturalean kirola praktikatzeko aukera aparta, jaialdiak eta izaera propioa ere badira Donostia.

GEHIAGO IKUSI