Emakumeen zein gizonezkoen Donostiako Klasikoaren aurkezpen ofiziala

  • Gizonezkoen Klasikoan 25 talde abiatuko dira
  • Women Klasikoan 18 talde lehiatuko dira

Gaur, uztailak 23, Donostiako Klasikoa lasterketaren aurkezpen ofiziala egin da Donostiako udaletxean. Bertaratu direnen artean izan dira, besteak beste, Eneko Goia, Donostiako alkatea, Iñaki Arriola (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua), Harkaitz Millán (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatua) edota Jon Redondo (Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria).

Ekitaldian ibilbide ofizialak eta aldaketak aurkeztu dira. Leire Olaberriak, Women Klasikoa lasterketako zuzendariak, eta Julian Erasok, OCETAko presidenteak, edizio honen inguruko balorazioa partekatu dute bertaratutakoekin. “Iazko geldialdiaren ondoren beldur ginen bi lasterketei ez ote zien kalte egingo eta aurrera egiteko gai izango ez ginelako; baina ez da horrela gertatu. Lortutako babes berriekin bi lasterketak aurrera atera ahal izan ditugu segurtasun eta protokolo guztiekin” azaldu du Julián Erasok.

“Berriz ere hemen egoteak izugarri pozten gaitu, Donostia eta Gipuzkoa berriz ere emakumeen txirrindularitzaren erdigunean jartzeak. Lehen edizioaren arrakasta nabarmena gainditzea zaila izango da, baina ziur gaude emanaldia, oraingoan ere, ikusgarria izango dela” baieztatu zuen Leire Olaberriak. 

Inskripzioen behin-behineko zerrendan lasterkari handiak aurreikusi dira, besteak beste: Julian ALAPHILIPPE (Dceuninck-Quick-Step), Wilco KELDERMAN (Bora-Hansgrohe), Miguel Angel LOPEZ (Movistar), Daniel Martin (Israel Start-Up Nation), Simon Yates (Team BikeExchange), Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma), Bauke Mollema (Trek-Segafredo), Mikel Landa (Bahrain-Victorious) eta Juan Ayuso (UAR Team Emirates), estatu mailako txirrindularitzaren promesa handia, besteak beste.

Women Klasikoa lasterketaren kasuan, bertan izango dira azken irabazle Lucy Kennedy (Team BikeExchange), Ane Santesteban (Team BikeExchange), Ellen VAN DIJK (Trek Segafredo), Soraya PALADIN (Liv Racing) eta Eider MERINO (A.R. Monex Women’s Pro Cycling Team), besteak beste.

TotalEnergies izango da Klasikoaren babesle berria

Konpainia energetikoak apustu tinkoa egin du enpresa gisa dituen balioekin bat datozen jarduerak babestearen alde; balioak, hain zuzen, gertutasuna, inkonformismoa, integritatea eta iraunkortasuna dira eta, bereziki, kirol jarduerak. “Babesle gisa izango gaituen esparru argietako bat kirolaren esparrua da. Gure ustez, osasuna, ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea ekarriko duten jarduera osasungarriak sustatzea ezinbestekoa da” azaldu du Javier Saénz de Juberak, TotalEnergies Electricidad y Gas konpainiako CEOak.

Euskotren Donostiako Klasikoan izango da

“Euskadik txirrindularitzarekiko zaletasun handia du, eta honek kirol esparrua gainditu du, bizimodu osasuntsua eta Eusko Jaurlaritzak defendatzen duen mugikortasun jasangarria lortzeko. Horregatik, ezinbestekoa da horrelako lehiaketei berriro ekitea, bizikleta, bai kirola, bai garraiobidea, agerian uzteko”

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Marc Hirschik irabazi du 2024ko Donostiako Klasikoa, bere lehen txapela