- 24 talde abiatuko dira dira Donostiako Klasikoaren 41. edizioan
- Nazioarteko tropeleko izen handi ugari daude dagoeneko dortsalen behin-behineko inskripzio zerrendan
Gaur, uztailak 22, Donostiako Klasikoa lasterketaren aurkezpen ofiziala egin da Donostiako udaletxean. Bertaratu direnen artean izan dira, besteak beste, Eneko Goia, Donostiako alkatea, Juan José Fernández Gomez, Totalenergies konpainiaren ipar eremuko Salmenta delegatua eta Harkaitz Millán (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatua).
Ekitaldian ibilbide ofizialak aurkeztu dira, baita azken hiru kilometroen barruan egindako aldaketa txikia ere. Julian Eraso OCETAko presidenteak aurtengo edizioari buruzko balorazioa partekatu du bertan bildu direnekin. “Egutegiko Klasiko garrantzitsuenetako bat 41. ediziora iritsi da. Behin-behinean izena eman dutenen zerrenda luzeak ezin hobeto irudikatzen du Klasikoak eragiten duen oihartzuna” azaldu du Julián Erasok.
Inskripzioen behin-behineko zerrendan txirrindulari handiak aurreikusi dira, besteak beste: Julian Alaphilippe eta Remco Evenepoel (Quick-Step Alpha Vinyl Team), Klasikoaren azken irabazle Neilson Powless (EF Education – Easypost), Alejandro Valverde (Movistar), Miguel Angel Lopez eta Vincenzo Nibali (Astana Qazaqstan Team), Mikel Landa (Bahrain-Victorious), Joao Almeida eta Juan Ayuso (UAE Team Emirates), Jonas Vingegaard eta Wout Van Aert (Jumbo-Visma), David Gaudu (Groupama-FDJ), eta beste asko.
Txirrindularitzaren jai handia
Uztailaren 29an, ostirala, taldeak aurkeztean, eta uztailaren 30ean, lasterketa bera jokatzean, txirrindularitzak Donostian zein Gipuzkoan jai handia ospatzea espero du Klasikoaren antolakuntzak. OCETAk zaleei helarazi nahi die txirrindulariak errespetatzen jarraitu behar dela, COVIDa kutsatzeko arriskua saihesteko. Lasterketan UCIk ezarritako COVID protokoloa aplikatuko da, txirrindularien zein taldekideen segurtasuna mantentzeko.