2022ko Donostiako Klasikoa Sari Nagusiaren babeslea TotalEnergies konpainia izango da berriz ere

  • TotalEnergies Electricidad y Gas konpainia izango da berriz ere Sari Nagusiaren babeslea, eta lasterketako irabazleari konpainia horrek emango dio oroigarria Donostian eta inguruetan uztailaren 30ean jokatuko den norgehiagokan.
  • Enpresa energetikoak kirol jarduerak babestearekiko konpromiso tinkoa du, konpainiaren ustez kirola (kasu honetan txirrindularitza) lagungarria delako pertsonen bizi kalitatea eta denon ongizatea hobetzeko.

 

TotalEnergies Electricidad y Gas konpainia Donostiako Klasikoaren 41. edizioan izango da Sari Nagusiaren babesle modura. Izan ere, gas eta elektrizitate merkaturatzaileak emango dio oroigarria Donostian eta Gipuzkoako hiriburuaren inguruetan uztailaren 30ean jokatuko den txirrindularitza lasterketako irabazleari. TotalEnergies konpainia Donostiako Klasikoan inplikatzen den ondoz ondoko bigarren edizioa da.

Babes honi esker, Donostiako Klasikoak beste laguntza erabakigarri bati eutsiko dio beste urte batez. “Guretzat oso garrantzitsua da TotalEnergies konpainiak lankidetza honen aldeko apustua egiten jarraitzea, bere marka Donostiako Klasikoarekin lotu nahi izatea” azaldu du Julian Eraso lasterketa antolatu duen OCETA elkarteko presidenteak; gaineratu duenez, “konpromisoa tinkoa da eta hurrengo edizioetan eta antolatuko ditugun gainerako probetan ere lankidetzan aritu ahal izatea espero dugu”.

Konpainia energetikoak bere balio nagusietako bati lotutako jarduerak babesteko apustu tinkoaren barruan kokatu du babes hau, eta balio hori gertutasuna da; testuinguru horretan kirol jarduerek betebehar berezia daukate. “Babesle gisa izango gaituen esparru argietako bat kirolaren esparrua da. Gure ustez, osasuna, ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea ekarriko duten jarduera osasungarriak sustatzea ezinbestekoa da” azaldu du Juan José Fernández Gómezek, TotalEnergies konpainian Iparraldeko Zonako Aliantzen eta B2C Salmenta Presentzialaren arduradunak. “Guretzat jarduera garrantzitsua da, gure lana egiten dugun komunitatearekiko konpromisoa gauzatzeko aukera ematen digulako, pertsonen bizitza hobetzen duten jarduera zehatzen bitartez” gaineratu du.

TotalEnergies Electricidad y Gas EAEn

EAEn 750.000 pertsonek baino gehiagok gozatzen dute TotalEnergies Electricidad y Gas konpainiaren zerbitzu eta produktuez. Konpainia energetikoaren ezinbesteko eragiketa gunea da, eta enpresak eskualdearekiko konpromiso argia agertu du. Bilbon egoitza korporatibo bat dauka, eta bulego komertzialak ditu Donostian, Gasteizen eta Barakaldon.

TotalEnergies gas eta elektrizitate merkaturatzailea etxebizitzetako gas eta elektrizitatearen laugarren hornitzailerik handiena da estatu mailako merkatuan. Egoitza bezero eta negozio txikien artean bi milioi bezero baino gehiago ditu. Bidenabar, B2B merkatuan urtean entregatutako gas eta elektrizitate bolumena 2,6 TWh da. Horrez gain, 30.400 hornidura puntutan energia zerbitzuak ematen dizkie bezero industrialei zein korporatiboei, enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei.

TotalEnergies volverá a patrocinar el Gran Premio de la Clásica de San Sebastián en 2022
© TotalEnergies
Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoaren logistika bazkide eta babesle nagusi berria Echemar izango da
Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa lasterketek dagoeneko badauzkate 2024rako data ofizialak
Remco Evenepoel nagusitu da berriz ere Donostiako Klasikoan eta Marino Lejarreta berdindu du edizio gehien irabazi dituen txirrindulari modura