2024ko Donostiako Klasikoak badu ibilbide ofizialik 

  • Klasikoan, Pilotegi sartu dute Igeldorako igoera berri moduan, eta Murgil kendu dute. 
  • 2024ko edizioak 236 km eta 7 mendate puntuagarri izango ditu. 
  • Lasterketako irteera eta helmuga Zurriola etorbidera mugitu dira, Kursaalaren aurrera, alegia.  

Gaur, uztailak 8, astelehena, lasterketako antolatzaileek 2024ko Donostiako Klasikoko ibilbide ofizialaren berri eman dute. Trazatua berriro aldatu da aurreko urteen aldean, errepideetan egindako aldaketengatik eta segurtasunagatik. Edizio honetan, txirrindulariek 236 km egin beharko dituzte, hau da, iaz baino 6 gehiago, Zurriolan bertan txapela eraman ahal izateko. 

7 mendate puntuagarri igoko dituzte, baina ezustekoak ere egongo dira: Andazarate, Azkarate, Urraki, Alkiza, Jaizkibel, Erlaitz eta Pilotegi. Azken hori igoera berria izango da Klasikoan, eta Murgil ordezkatuko du. Pilotegi Murgil edo Bordako tontorra bezalako igoera da edo are gogorragoa ere bai, bertako maldak %27rainokoak dira-eta.  

Aurtengo edizioan, bitarteko 2 esprint egongo dira: batetik, helmugatik lehen aldiz igarotzean kokatutakoa; eta, bestetik, kontrahelmugatik igarotzean 219,5. kilometroan kokatutakoa.  

Era berean, badago beste berritasunik, irteera eta helmuga Zurriola etorbidean egongo direlako Kursaal Biltzar Jauregiaren aurrean. Aurtengo edizioan, Donostiako Aste Nagusia hasten den egunean eta lekuan garatuko da Klasikoa. Horren ondorioz, lasterketak Zurriolan muntatuko ditu azpiegitura guztiak. Irabazleak txapela janzten duenean, Zurriola eta itsasoa izango ditu lekuko.  

Ikusi ibilbide osoa

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Marc Hirschik irabazi du 2024ko Donostiako Klasikoa, bere lehen txapela