Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du

Organización Ciclista Euskadi-Txirrindulari Elkarteak (OCETA) jakinarazi egiten du Julian Erasok presidentetza utzi duela, instituzio horretan 7 urte baino gehiago eman ondoren. Eraso oinarrizko zutabea izan da Euskadiko txirrindularitzaren garapenean, baita ekitaldi esanguratsuen antolaketako funtsezko eragilea ere; esate baterako, Itzulia Basque Country, EuskalBizikleta, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa. Izan ere, nazioarteko egutegian duten ospe handia sendotu du. 

Erabaki horren ondorioz, Erasok honako hauxe ezaugarri bereizgarri daukan etapa amaitu du: konpromisoa, ikuspegi estrategikoa eta txirrindularitza-zaletasuna. Bere lidergopean, OCETAk lurraldearekin nahiz zaleekin daukan lotunea indartu du, baina, horrez gain, garapen jasangarrirako eta ekimen berrien sustapenerako ekimen berritzaileak ere bultzatu ditu. 

Kargua utzi arren, Julian Erasok ez du txirrindularitzaren mundua alde batera utziko. Bere esperientzia eta jakintza baliabide baliotsuak izango dira beti, OCETArekin lan egiten jarraituko duelako, baita kirol horrekin lotutako beste proiektu batzuetan ere. 

OCETAk bere esker on sakonena eta zintzoena adierazi nahi dio Julian Erasori, txirrindularitzari eskainitako arduraldi eta ekarpenagatik. Juliánek bere bizitzako urte asko eman ditu txirrindularitza sustatzen, oinarritik bertatik gorengo mailara arte. Elkarteak bere konpromisoa berresten du, euskal txirrindularitzaren garapenaren alde lan egiten jarraitzeko eta Erasok eratzen jakindako legatuari nahiz balioei eusteko. 

Orain arte Itzulia Basque Countryko eta Donostiako Klasikoko zuzendari nagusia izan den Javier Riañok hartu du lekukoa, eta gaur egungo proiektuak indartzen eta etorkizuneko erronkei aurre egiten jarraitzeko erronka edukiko du. 

OCETAn, Julian Erasori arrakasta opa diogu bere proiektu berrietan, eta benetan eskertzen diogu txirrindularitzaren historian eta etorkizunean egin duen ekarpen eskerga. 

Eskerrik asko Julian! 

OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Marc Hirschik irabazi du 2024ko Donostiako Klasikoa, bere lehen txapela
FCCk eta Serbitzuk Donostiako Klasikoa babesten jarraituko dute aurten ere