- Echemarrek etapa bakoitzeko talderik onena babestuko du, eta hurrengo jardunaldiaren hasieran garaikurra entregatuko dio.
OCETA elkarteak antolatzen dituen hiru txirrindularitza lasterketek, Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa lasterketek, Echemar garraio enpresa gipuzkoarraren babesa jasoko dute, hiru txapelketetako babesle nagusi eta logistika bazkide modura. Hala, Echemarrek bederatzi kamioi jarriko ditu lasterketaren zerbitzura; hain zuzen ere, kamioi horiek lasterketak modu egokian ospatzeko behar diren azpiegitura guztiak garraiatzeko erabiliko dira.
Horrez gain, Echemarrek etapa bakoitzeko talderik onenari emango zaion saria ere babestuko du. Edizio honetan, taldea egunero podiumera igotzeaz gain, sailkapen honetako talde liderreko txirrindulariek kolore urdineko dortsal bereizgarriak jantziko dituzte.
Echemar enpresako gerente Jose Manuel Echarrik azaldu duenez, Ā«bai Itzuliak, bai Klasikoak historikoki espektatiba handiak sortu dituzte eta oraindik ere sortzen dituzte gure lurraldean zein bertatik kanpo. Horietan guztietan gure plataforma eta logistikarekin presentzia izateak asko pozten gaituĀ». Garraio gipuzkoarrari balioa ematea, gizarteari zuzendutako babes modura.
Itzulia antolatzen duen OCETA elkarteko presidente JuliĆ”n Erasok sinadura unean komentatu zuenez, Ā«gure lasterketak egunero hiri batetik bestera mugitzen diren egitasmoak dira, eta zenbait orduren buruan prest egon behar dute berriz ere munduko txirrindularirik onenak hartzeko. Lasterketan lan gogorra eta funtsezkoa daĀ». Eta, gaineratu zuenez, Ā«bereziki pozik eta harro gaude taldean lan egitea oinarritzat duen euskal enpresa batek emango duelako talderik onenari saria hiru lasterketetanĀ».
Echemarri dagokionez
Transportes Echemar EAEko errepide bidezko nazioarteko garraio enpresa handienetako bat da. Egoitza Lezon du, eta aurten Itzulia lasterketaren antolakuntzari laguntzen ospatuko du enpresaren 50. urteurrena. 300 kamioi baino gehiagoko flota propio eta modernoa du, eta berriki estatu mailako lehenengo Mercedes trailer kamioi elektrikoa matrikulatu dute, enpresak ingurumenarekiko duen konpromisoaren isla, eta etaparen batean ere egongo da. Echemarretik adierazi dutenez, Ā«talderik onenari emango zaion sariak ilusio handia egiten digu; izan ere, geure lana ezinezkoa da denon lanik gabe: gidariak, bulegokoak, tailerra… familia handi bat osatzen duguĀ».