Itzulia, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoak 2027rako egutegiak argitara eman dituzte

Euskadiko txirrindularitza onenaren 2027ko denboraldiak jada badu egutegia. OCETAk baieztatu ditu hiru nazioarteko proba nagusien data ofizialak, munduko talde eta korrikalari onenak euskal errepideetan bilduko dituztenak. 

Itzulia Basque Country izango da egutegiko aurrena, 2027ko apirilaren 5etik 10era, Euskadi munduko txirrindularitzaren erdigunean kokatuko duten sei lehiaketa jardunaldirekin. UCI WorldTour egutegiaren barne dagoen proba zenbait euskal lurraldetatik igaroko da, ibilbide zorrotz eta ikusgarri batekin, urtero azken kilometroraino zirraragarria izaten den lasterketaren nortasuna mantenduz. 

Hilabete beranduago iritsiko da Itzulia Women, 2027ko maiatzaren 14tik 16ra. Emakumezkoen proba nazioarteko egutegiko erreferentziazko hitzordu bihurtzen ari da urtetik urtera, munduko emakume txirrindulari bikainenak bilduz eta Euskadik emakumezko txirrindularitzaren hazkundearekin hartu duen konpromisoa sendotuz. 

Denboraldiaren amaiera borobila Donostiako Klasikoa izango da, 2027ko uztailaren 31n. Espainian egiten den UCI WorldTour klasiko bakarrak berriz ere ekarriko du Gipuzkoara nazioarteko egutegiko ospe handieneko egun bateko lasterketa hau, ikuskizuna ziurtatu eta pelotoiko espezialista apartenak biltzeko diseinatu den ibilbide batekin.  

Datak baieztatuta, antolatzaile, erakunde, talde, zale eta boluntarioak jada has daitezke denboraldi berria prestatzen, Euskadiren irudia munduko milioika ikusleren aurrean erakusteko eta Itzulia, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa nazioarteko txirrindularitzako erreferente bihurtzeko. 

Remco Evenepoelek historia egin du Donostiako 4. Klasikoa irabazita 
Noiz eta non da taldeen aurkezpena?
2026ko Donostiako Klasikoaren aurkezpen ofiziala egin da