OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 

  • Itzulia Basque Country: apirilak 7 – 12 
  • Itzulia Women: maiatzak 16 – 18 
  • Donostiako Klasikoa: abuztuak 2 

UCIk modu ofizialean argitaratu du 2025eko World Tourreko egutegia, eta, berriro ere, OCETAk antolatutako hiru lasterketak egongo dira bertan.  

Elkarteak euskal egutegiko hiru txirrindularitza-proba nagusitarako datak baieztatu ditu: Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa. 

Itzulia Basque Country: apirilaren 7tik 12ra egingo da. Etapakako proba honek Euskadiko zenbait leku zeharkatuko ditu, eta erronka zorrotza eskainiko die parte-hartzaileei, nazioarteko egutegiko txirrindularitza-gune preziatuenetakoan. 

Itzulia Women: maiatzaren 16tik 18ra egingo da. Emakumeen lasterketak nabaritasuna irabazi du azken urteotan, eta, berriro ere, munduko txirrindulari onenek parte hartuko dute bertan. 

Donostiako Klasikoa: abuztuaren 2an egingo da. Egunbete dirauen klasikoa bere ohiko datara itzuliko da, 2024an Joko Olinpikoengatik aldatu ondoren.  

Norgehiagoka horiek Euskadiko txirrindularitza-tradizio sendoaren eta kirolarekin daukan konpromisoaren adierazgarri dira. Hurrengo hilabeteetan, hiru lasterketetako ibilbideen eta xehetasunen berri emango da apurka-apurka.  

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
Marc Hirschik irabazi du 2024ko Donostiako Klasikoa, bere lehen txapela
FCCk eta Serbitzuk Donostiako Klasikoa babesten jarraituko dute aurten ere