FCCk eta Serbitzuk Donostiako Klasikoa babesten jarraituko dute aurten ere  

  • Esprint Irabazlea saria babestuko dute 
  • 5 urte baino gehiago Donostia Klasikoaren alde 

Aurten ere, Donostiako Klasikoak FCC eta Serbitzu enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkartearen laguntza izango du. Azken 3 urteetan bezala, tarteko esprinten babeslea izango da, eta azken podiumeko esprinten irabazleari emango dio garaikurra. 

Enpresa elkartetik adierazi dutenez, “oso pozik gaude aurten ere Klasikoaren babesle izateagatik”. 
 
Eta gaineratu dutenez, “t Txirrindularitzak erakusten du taldean lan eginez eta esfortzuaren bidez arrakasta handiak lor daitezkeela, eta, askotan, helmugara iristea askoz garrantzitsuagoa dela arrakasta bera baino. Abuztuaren 10eko jardunaldian gaur egungo nazioarteko txirrindularitzaren figura handiekin gozatzeari esker, helduak zein haurrak kirol honen inguruan elkartzea posible izango da”. 
 
Azkenik, mezu bat bidali diete zaleei, “jardunaldi zirraragarria izatea eta denok elkarrekin gozatu ahal izatea espero dugu “. 

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Marc Hirschik irabazi du 2024ko Donostiako Klasikoa, bere lehen txapela