Remco Evenepoel nagusitu da berriz ere Donostiako Klasikoan

  • Remco Evenepoelek irabazi du 2022ko Donostiako Klasikoaren 41. edizioa
  • Klasikoa irabazi duen bi aldietan indar erakustaldia eskaini du txirrindulari belgikarrak

 

Donostiako Klasikoaren 41. edizioa zalez betetako sinadura kontrolarekin hasi da, zale ugari gerturatu baita nazioarteko txirrindularitzaren izen handiak ikustera. Tadej Pogacar (31, UAD), Remco Evenepoel (21, QST) eta Alejandro Valverde (121, MOV) izan dira txalotuenak.

Hasi aurretik, zinta mozteko unean omenaldia egin zaio Alejandro Valverderi, bere ibilbide profesionalagatik eta OCETAk antolatutako lasterketetan lortutako garaipen handiengatik.

Tropela 11:26an abiatu da Donostiako Udaletxearen paretik, eta edizio honetako 224,8 kilometroko ibilbidea osatzeari ekin dio.  Handik gutxira, 14,4 kilometroan, eguneko ihesaldia osatzen hasi da, 9 txirrindularirekin:
Théo Delacroix (52, IWG), Manuele Boaro (105, AST), Casper Pedersen (146, DSM), Martijn Tusveld (147, DSM), Eugenio Sanchez (155, EKP), Ibai Azurmendi (195, EUS), Oscar Cabedo (216, BBH), Alan Jousseaume (225, TEN) eta Jon Barrenetxea (185, CJR). Ihes egin dutenek tropelari 3 minutuko tartea ateratzea lortu dute. Quick-Step Alpha-Vynil eta UAE Emirates taldeak tropel buruan izan dira une oro.

Lasterketaren lehen zatia lasaia izan da; ihesa kontrolatuta, lehen hiru tarte puntuagarrietan Jon Barrenetxeak (185, CJR) gehieneko puntu kopurua eskuratu du.

Eguneko mendate handiak gerturatu ahala tropelak erritmoa azkartu du eta Jaizkibeli ekin aurretik distantzia 40 segundora murriztea lortu dute. Faborito handiak taldeak mugitzen hasi dira, eta oso erritmo gogorrarekin igo dute Jaizkibel, ihesean joandakoak harrapatu arte Jaizkibelera igotzeko 2,5 kilometro falta zirela. Gaina hartzeko 600 metro baino gutxiago falta zirela Tadej Pogacar (31, UAE), faborito handietako bat, tropeletik urruntzen hasi da; ez du egun ona izan gaur. Lehen kategoriako mendate bakarra iritsi da orduan, Erlaitz, eta faboritoek eraso egiteari ekin diote. Saiatzen lehena Remco Evenepoel (21, QST) izan da, eta Simon Yates (81, BEX) atzetik joan zaio. Gazte belgikarrak ez du atzera begiratu eta indar handiarekin egin du aurrera Erlaitzeko aldapa latzetan. Azkenean Simon Yatesek zenbait metroko tartea laga du. Atzetik Pavel Sivakov (IGD, 17), Carlos Rodríguez (IGD, 15), Tiesj Bennot (71, TJV) eta Rigoberto Uran (7, EFN) txirrindularien taldea etorri da. Kolonbiarrak amore eman du azkenean. Bauke Mollema gutxitik gehiagora joan da, eta mendate gainera iritsi aurretik aurreko taldea harrapatu du. Lasterketako liderraren eta atzetik zetorren taldearen arteko aldea minutu batekoa izan da.

Remcok erakustaldia eskaintzen jarraitu du, eta atzetik Ineos Grenadiers Pavel Sivakov (IGD, 17) eta Carlos Rodríguez (IGD, 15) txirrindulariek osatutako bikoteak zenbait metro hartu ditu. Quick Step Alpha-Vynil taldeko belgikarrak lan bikaina egiten jarraitu du eta Murgili ekin aurretik tartea handitu egin du, 1’15”-ekoa izan arte. Murgileko aldapetan, Remco Evenepoelek atzetik zetozen txirrindulariekiko zuen distantzia handitu besterik ez da egin. Azkenean Carlos Rodríguezek zenbait metroko tartea utzi du kidearekiko, igoeran.

Ezerk ezin izan du txirrindulari gazte belgikarra gelditu, eta bi minutuko abantailarekin iritsi da gailurrera; Igeldoko errepideetan barrena joan da orduan, Donostiako Bulebarrera iritsi arte eta, 2019an egin zuen moduan, irabazle gisa iritsi da helmugara.

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Marc Hirschik irabazi du 2024ko Donostiako Klasikoa, bere lehen txapela