- TotalEnergies Electricidad y Gas konpainiak emango die sari nagusia txirrindularitza lasterketako emakume zein gizon irabazleei; norgehiagoka Donostian eta inguruetan jokatuko da uztailaren 31n.
- Enpresa energetikoak zenbait kirol jarduera babestearen alde egin du, bere ustez kirola bezalako jarduera osasungarriak bultzatzeak pertsonen bizi kalitatea eta denon ongizatea hobetzen laguntzen baitu
Donostia, 2021eko uztailaren 23a. TotalEnergies Electricidad y Gas konpainia Donostiako Klasikoaren 40. edizioan izango da Sari Nagusiaren babesle modura. Izan ere, gas eta elektrizitate merkaturatzaileak emango die sari nagusia txirrindularitza lasterketako emakume zein gizon irabazleei; norgehiagoka Donostian eta Gipuzkoa inguruetan jokatuko da uztailaren 31n.
Konpainia energetikoak apustu tinkoa egin du enpresa gisa dituen balioekin bat datozen jarduerak babestearen alde; balioak, hain zuzen, gertutasuna, inkonformismoa, integritatea eta iraunkortasuna dira eta, bereziki, kirol jarduerak. āBabesle gisa izango gaituen esparru argietako bat kirolaren esparrua da. Gure ustez, osasuna, ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea ekarriko duten jarduera osasungarriak sustatzea ezinbestekoa daā azaldu du Javier SaĆ©nz de Juberak, TotalEnergies Electricidad y Gas konpainiako CEOak. āGuretzat jarduera garrantzitsua da, gure lana egiten dugun komunitatearekiko konpromisoa gauzatzeko aukera ematen digulako, pertsonen bizitza hobetzen duten jarduera zehatzen bitartezā gaineratu du.
TotalEnergies Electricidad y Gas EAEn
TotalEnergies Electricidad y Gas enpresak energia eta zerbitzuetako 560.000 kontratu baino gehiago ditu Euskadin. Konpainia energetikoaren ezinbesteko eragiketa gunea da, eta enpresak eskualdearekiko konpromiso argia agertu du. āGure egoitza korporatiboa Bilbon daukagu, baita gaur egun Donostian lan egiteko erabiltzen dugun bulegoa ere. Horrez gain, Gasteizen ere badugu bulegoa, eta, hala, Euskadi osoari ematen diogu zerbitzuaā azaldu du Javier SaĆ©nz de Juberak.
TotalEnergies gas eta elektrizitate merkaturatzailea estatu mailako egoitza izaerako gas eta elektrizitatearen laugarren hornitzailea da, eta % 6ko merkatu kuota dauka. Egoitza bezero eta negozio txikien artean bi milioi bezero baino gehiago ditu. Bidenabar, B2B merkatuan urtean entregatutako gas eta elektrizitate bolumena 2,6 TWh da. Horrez gain, 30.400 hornidura puntutan energia zerbitzuak ematen dizkie bezero industrialei zein korporatiboei, enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei.