Ez da Itzulia Women 2021ik egongo, baina bai Donostia San Sebastian Emakumeen Klasikoa

  • 2021ean ez da Itzulia Women lasterketarik egongo.
  • Donostia San Sebastian Emakumeen Klasikoak ordeztuko du Itzulia, eta uztailaren 31n jokatuko da.

Azken hilabeteetan OCETAk, Itzulia Basque Country eta Donostia San Sebastian Klasikoaren jabeak, lan izugarria egin du Itzulia Women aurrera ateratzeko. Anbizio handiko proiektua da, eta Donostia San Sebastian Emakumeen Klasikoaren oinordeko gisa sortu zen. Antolaketatik, hala ere, Itzulia Womenen lehen edizioa bertan behera utzi behar dugu, halabeharrez. “Itzulia Womenen ideia Emakumeen Klasikoa oinordetzan hartzea zen; izan ere, Klasikoa egoera estuan geratuko litzateke Frantziako Tourrak iragarri behar zuelako Emakumeen Tourra gure Klasikoaren data berean izango zela. Horregatik, izugarrizko lana egin da hitzordua egutegian mugitzeko eta egun kopurutan luzatzeko, Itzulia Women sortuz. Hala ere, aurten ez denez Emakumeen Tourra jokatuko, Emakumeen Klasikoari eutsi egingo diogu” azaldu du Julián Erasok, OCETAko presidenteak.  

Donostia San Sebastian Emakumeen Klasikoa bai egongo da 2021ean. 2019an egin genuen moduan egingo da, gizonezkoen probaren egun berean. “Aurreratu dezakegu ibilbidearen zati bat partekatuko dutela, baina baliteke aurreko edizioarekin erkatuta aldaketa egotea” azaldu du Julián Erasok. “Bi probak egin ahal izatea eta txirrindularitzaren festa Donostia eta Gipuzkoara itzultzea espero dugu, 2019an bezala; oraingoan, dena den, osasun arloko neurri guztiekin antolatuko da”.

Itzulia Women probaren 2021eko edizioa bertan behera utzi arren, antolaketa lantaldea baikorra da eta 2022an berriz antolatu ahal izateko esperantza du; nolanahi ere, Emakumeen Tourra Klasikoari gailentzen zaion edo ez hartuko da kontuan ebazteko.  “Badakigu ez dela erraza izango, baina Euskadik eta emakumeen txirrindularitzak horrelako lasterketa bat merezi dute eta lortu arte lanari ekingo diogu” azaldu du Julián Erasok.

Cycling: Donostiako Klasikoa 2019 / Clásica San Sebastian 2019 / Classic San Sebastian / Mujeres / Girls / Emakumeen / PELOTON LANDSCAPE PAISAJE San Sebastian - San Sebastian (126,7 Km) / 03-07-2019 / Donostiako Klasikoa 2019 / Clásica San Sebastian 2019 / Classic San Sebastian / Luis Angel Gomez ©PHOTOGOMEZSPORT2019
Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Marc Hirschik irabazi du 2024ko Donostiako Klasikoa, bere lehen txapela