Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa lasterketek dagoeneko badauzkate 2024rako data ofizialak

  • Itzulia Basque Country: Apirilak 1-6 
  • Itzulia Women: Maiatzak 10-12 
  • Donostiako Klasikoa: Abuztuak 10 

UCIk 2024ko World Tour lasterketen egutegia ofizialki jakinarazi du, eta OCETAk antolatutako hiru lasterketak bertan jaso dira berriz ere. Itzulia, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa lasterketek kategoria gorenean jarraituko dute beste urte batez. Kirol arrakasta lortu eta talde eta epaileen partetik balorazio bikaina jaso eta gero, hiru euskal lasterketek World Tour egutegian jarraituko dute.   

Itzulia apirilaren 1etik 6ra jokatuko da; hala, ohiko datak mantenduko ditu. Lehen etapa Astelehen Santuan jokatuko da, eta zaleek jaieguna lasterketa abiatzen ikustera gerturatzeko erabiltzea espero da.  

Handik hilabetera, hirugarrenez, Itzulia Women jokatuko da. Hiru egunez, munduko emakume txirrindulari onenek Euskadi zeharkatuko dute. Maiatzaren 10etik 12ra arte izango da.   

Donostiako Klasikoa astebete atzeratuko da ohiko datarekin erkatuta, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoen ondorioz. Munduko txirrindularirik onenak berriz ere Donostian ikusiko ditugu, abuztuaren 10ean. Remco Evenepoelek Marino Lejarreta gainditu eta bakarka Klasikoaren edizio gehien irabazi dituen txirrindularia bihurtzeko aukera izango du.  

©Charly Lopez / OCETA
Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Marc Hirschik irabazi du 2024ko Donostiako Klasikoa, bere lehen txapela