2023ko Donostiako Klasikoak badu jabea: Remco Evenepoel nagusitu da azken unera arte oso lehiatua eta zirraragarria izan den lasterketan.
Eguna Alderdi Ederren hasi da, Kontxako hondartzako ikuspegi dotorearekin eta txirrindularitzako figura handiak bertan zirela.
Abiatu ondoren zenbait ihesaldi saiakera izan dira, harik eta Meagara iritsi eta bost txirrindularik zenbait metroko distantzia hartu duten arte. Franck Bonnamour (ACT, 13), Romain Bardet (DSM, 71), Julien Bernard (LTK, 152), Nathan Van Hooydonck (TJV, 167), Mikel Iturria (EUS, 215). Lasterketa burua azkar ibili da, eta tropelari 5 minutuko distantzia ateratzea lortu du. Ondoren, ihesaldian txirrindularirik ez zeukaten zenbait taldek tropela sustatu dute, distantziak murrizteko.
Jaizkibel heldu da orduan, eta eguneko txirrindularirik sendoenak agertzen hasi dira. Franck Bonnamourrek (ACT, 13) ihesean joandako taldea galdu du, eta tropelak neutralizatu egin du. Atzetik Quinten Hermans (ADC, 21), IvĆ”n GarcĆa Cortina (MOV, 122) eta Lawson Craddock (JAY, 137) txirrindulariek erasora jo dute, eta lasterketa buruaren eta pelotoiaren artean geratu dira. Jaizkibel gainera iristean distantzia bi minutu eta erdira murriztu da.
Beherakada oso azkarra izan da, eta zuzenean Erlaitz igotzera jo dute txirrindulariek; mendate gogorra da, eta lasterketako lehen kategoriako mendate bakarra izan da. Lasterketa burua hautsi egin da, eta pelotoiak jarraitzaileen taldea neutralizatu du. Romain Bardet (DSM, 71) eta Nathan Van Hooydonck (TJV, 167) izan dira orduan lasterketako liderrak. Jumbo Vismako lasterkariak zenbait metro galdu ditu Bardeten erritmoa dela eta, baina berriz lotzea lortu du behera egiten hasi aurretik. Atzetik, Soudal-Quickstep taldeko txirrindulariek tropeletik tiratu dute Remco Evenepoel ihes egindako lasterkariengana gerturatzeko.
Ben Healy (EFE, 82) pelotoiaren erritmoa aldatzen saiatu da, igoeraren azken metroetan sorpresa emateko, baina Soudal-Quickstepek berehala hartu dio gurpila. Gainera iristeko 400 metro falta zirela munduko txapeldunak, Remco Evenopoelek (SOQ, 1), erasora jo du. 73 km falta ziren helmugara iristeko. Berarekin batera abiatu dira Pello Bilbao (TBV, 141), Alberto Bettiol (EFE, 83) eta Alexander Vlasov (BOH, 57). Faboritoen arteko lau txirrindularik osatutako taldea elkar ulertzen eta tiratzen hasi da, tropeletik urruntzeko. Hasi aurretik Remcoren taldeak lasterketa buruarekiko distantzia berreskuratzea lortu du, beherakadan. 40 segundoko aldea tropelarekiko.
Ihes egindakoak Donostiako Boulevardera lehen aldiz iritsi direnean minutu bat eta 17 segundoko aldea izan dute. 40 kilometro falta ziren helmugara iristeko, baita Murgileko bi igoerak ere. Movistar taldea aldea murrizten saiatu da Ivan Garcia Cortinarekin (MOV, 122), baina aurretik oso azkar zihoazen. Murgileko horma iritsi da orduan, eta Remco Evenepoel bera hasi da erritmoa markatzen. Lehen aldapetan Bardet eta Van Hooydonck atzean geratu dira.
Tropeletik Felix Gallek (ACT, 15) erasora jo du, lehen zonalde gogorra hastean, eta berarekin abiatu dira Tiesj Bennot (TJV, 161) eta Mikel Landa (TBV, 142). Aurrean Pello Bilbao (TBV, 141), Alexander Vlasov (BOH, 57) eta Remco Evenopoel (SOQ, 1) geratu dira, minutu bat eta 47 segundoko aldearekin.
Oriora jaitsi ondoren, 20 txirrindulari inguruko taldea ihes egindako lasterkariak jazartzen hasi da. Ez dira elkar ulertu eta ihes egindako hiruek ez dute erritmoa jaitsi. Aldea 3 minutukoa izan da orduan. Hala, lasterketa buruko 3 txirrindulariak lehiatu beharko ziren garaipena lortzeko. Helmugara iristeko 10 kilometro baino ez ziren falta, baina baita Murgilko hormatik bigarrenez igarotzea ere
Gainera iristeko kilometro bat falta zela Remco Evenopoelek (SOQ, 1) erritmoa azkartu du, baina ez da aski izan Pello Bilbao (TBV, 141) atzean uzteko, aurrekoaren gurpilari heldu baitio. Txirrindulariak animatzen zeuden zalez beteta egon da igoera.
Lasterketa buruko bi txirrindulariek erritmo harrapaezinean jarraitu dute, eta zuzenean helmugara jo dute, garaipena esprintean jokatzeko.
Esprint izugarria korritu ondoren, Remco Evenepoel (SOQ, 1) munduko txapeldunak Pello Bilbao (TBV, 141) menderatzea lortu du; hala, hirugarren txapela eskuratu du, eta Marino Lejarretaren maila lortu du Donostiako Klasikoan garaipen gehien dituen irabazle modura.
Lehen sailkatua: Remco Evenpoel (SOQ, 1)
Bigarren sailkatua: Pello Bilbao (TBV, 141)
Hirugarren sailkatua: Alexander Vlasov (BOH, 57)
Mendiko sariaren irabazlea: Romain Bardet (DSM, 71)
Esprint irabazlea: Alexander Vlasov (BOH, 57)
Gazterik onena: Juan Ayuso (UAD, 171)
Euskaldunik onena: Pello Bilbao (TBV, 141)
Talderik onena: UAE Team Emirates
Saiatuena: Romain Bardet (DSM, 71)