2024ko ibilbidea

Trazatua berriro aldatu da aurreko urteen aldean, errepideetan egindako aldaketengatik eta segurtasunagatik. Edizio honetan, txirrindulariek 236 km egin beharko dituzte, hau da, iaz baino 6 gehiago, Zurriolan bertan txapela eraman ahal izateko. 7 mendate puntuagarri igoko dituzte, baina ezustekoak ere egongo dira: Andazarate, Azkarate, Urraki, Alkiza, Jaizkibel, Erlaitz eta Pilotegi. Azken hori igoera berria izango da Klasikoan, eta Murgil ordezkatuko du. Pilotegi Murgil edo Bordako tontorra bezalako igoera da edo are gogorragoa ere bai, bertako maldak %27rainokoak dira-eta. Aurtengo edizioan, bitarteko 2 esprint egongo dira: batetik, helmugatik lehen aldiz igarotzean kokatutakoa; eta, bestetik, kontrahelmugatik igarotzean 219,5. kilometroan kokatutakoa.

Lasterketa iruditan

Horrela izan zen lasterketa

TURISMO INFORMAZIOA

Irteera

Donostia

Donostia hiriko kaleetan paseatzera, naturaguneak ezagutzera, bertako museoetan, tabernetan… sartzera gonbidatzen duen hiria da. Donostiarrok jende abegitsua gara, gure hiria maite dugu eta, modu jasangarrian, hiria ezagutzera eta bertako txokoetan, kulturan eta tradizioetan barneratzera animatzen zaituztegu.

Hiri honek eskaintzen duenaren erakusgarri argiak eta funtsezkoak diren Kontxa eta Zinemaldia baino askoz ere gehiago baita Donostia. Eta, gainera, hondartzak, eskaintza gastronomiko paregabea, bertako kultura, ingurune naturalean kirola praktikatzeko aukera aparta, jaialdiak eta izaera propioa ere badira Donostia.

GEHIAGO IKUSI