Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoaren logistika bazkide eta babesle nagusi berria Echemar izango da
OCETA elkarteak antolatzen dituen hiru txirrindularitza lasterketek, Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa lasterketek, Echemar garraio enpresa gipuzkoarraren babesa jasoko dute, hiru txapelketetako babesle nagusi eta logistika bazkide modura. Hala, Echemarrek bederatzi kamioi jarriko ditu lasterketaren zerbitzura; hain zuzen ere, kamioi horiek lasterketak modu egokian ospatzeko behar diren azpiegitura guztiak garraiatzeko erabiliko dira. […]