Donostiako Klasikoa

“2021eko edizioko ibilbidea 224 km-koa izango da.Klasikoaren lehenengo zatian, Gipuzkoako kostalde osoa zeharkatuko da, eta, gehienbat, laua da. Ihesaldirako eremu ona den arren, lehia handikoa izango da.

Lasterketaren bigarren zatian, mendia agertuko da, Jaizkibeletik (2. mailakoa) eta Erlaitzetik (1. mailakoa) igarotzean. 2 igoera horietan, belarra banatuko da lastotik, eta indartsuenek zeresan handia izango dute lasterketaren bilakaeran. Txirrindulariak helmugatik igaroko dira Murgilerako (2. mailakoa) azken igoerari ekin baino lehen. Igoera laburra den arren aldapa gogor-gogorrak dituenez, taldea iragaziko du ezinbestean. Gailurretik, 8 kilometro-edo geratuko dira helmugarako, eta, horren ondorioz, oso garrantzitsua da ondo lekuratuta igotzen hastea. Igeldotik jaitsitakoan, gogoz helmugaraino.”

– Roberto Laiseka 

Irteera eta Helmuga: Donostia

Bilbao, ciudad cosmopolita, es la puerta al universo cultural vasco. Es ejemplo a nivel mundial de transformación urbanística y ha mantenido a lo largo de su historia una cultura y señas de identidad que la hacen única y singular.